Zerga-ikuskaritza

Profesionalentzako zerga-kontsultoretza zerbitzuak

GUALBI IKUSKARIAK zerga-kontsultoretza zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzuak barne hartzen ditu, besteak beste, zergak planifikatzea, existitzen diren zerga-aprobetxamenduen posibilitateak aztertzea eta zerga-aholkularitza, bai erkidego mailan (Euskadi eta Nafarroa) bai estatu mailan.
Mota guztietako informazio fiskala prestatzen dugu, izan Ogasunarentzat izan Zerga Administrazioko Estatu Agentziarentzat edo sozietatearen administratzaileek eskatuta merkatu-azterketa bat egiteko.

Gaur egun arlo fiskala etengabe egokitzen ari da eta aldaketa fiskalak gero eta maizagoak dira. Hori dela eta, GUALBI IKUSKARIAK zergei buruzko etengabeko prestakuntza jasotzen du eta, era horretan, gure bezeroei aholkularitzarik onena eskaintzen die. Arlo horretan zerga-aholkularitzari buruzko berariazko prestakuntzaz gain zergak kudeatzen eskarmentu handia duten profesionalak ditugu.

Durangoko bulegoak

Durangon, Zumalakarregi kalean, ditugun bulegoetan kontuen ikuskaritzako zerbitzua ematen dugu.