Kontuen ikuskaritza

GUALBI IKUSKARIAK lantaldeak estatuaren zati handi bat hartzen du KONTUEN IKUSKAPENAREN garapenenari dagokionean.
Gure zerbitzu guztiak Euskadin zein Espainiako gainerako tokietan eskaintzen ditugu.

Gure zerbitzuak garatzeko ikuskaritza- eta kudeaketa-programa bat dugu, bai eta bezeroarentzako postontzi edo atari bat ere, gure bezeroek eskatu diguten moduan, dokumentazio guztia online kudeatu ahal izateko.

GUALBI IKUSKARIAK osatzen dugunok kalitatezko lana eskaintzen dugu kontuen ikuskaritza zerbitzu garrantzitsuan. Gainera, tratu pertsonalizatua eskaintzen dugu, profesionaltasunez garatzen dugu eta gure bezeroekin batera lan egiteak ematen digun ezagutza eta eskarmentuari esker bezeroari balioa eransten diogu.

Kontuen ikuskaritza prozesu bat da non ikuskariak enpresaren kontabilitatearen egoera-orriak eta dokumentazioa berrikusten dituen ikuskaritza-txosten bat idazteko. Ikuskariaren eginkizuna txosten hori egitea da, eta txostenarekin egin duen ikuskatzeari buruzko iritzia ematen du. Kontabilitatearen egoera-orriek enpresaren irudi fidela era esanguratsuan islatzen badute, txostena aldekoa izango da.

Ikuskaritza-txostenak urteko kontuei fidagarritasun handiagoa ematen die. Enpresek hori beharrezkoa eta ezinbestekoa dute egungo merkatu ekonomikoan.
GUALBI IKUSKARIAK lantaldean Ikuskarien Erregistro Ofizialean (ROAC) erroldatutako ikuskari profesionalak ditugu.

Borondatezko ikuskatzea

Derrigorrezko ikuskatzea

Txosten bereziak