Kontuen ikuskaritza Araban

Ikuskaritza-zerbitzua Arabako profesionalentzat

KONTUEN IKUSKARITZA zerbitzua ematen dugu ARABAn. Gure enpresen esparruan, IKUSKARI aritzen gara GASTEIZen eta ARABAko probintzia osoan.

GUALBI IKUSKARIAK Euskadi osoan dago, eta hori gure lanaren arrakastari eta bezeroekin dugun harremanari zor zaie. Bezeroak ongi tratatzea eta beti haientzat eskuragarri egotea gure ezaugarri bat izan da eta oraindik ere bada. Zalantzarik gabe, gure tresna informatikoak faktore garrantzitsua izan dira gure enpresa modernizatzeko eta gure bezeroei zerbitzu-aukera berriak eskaintzeko. Gure ikuskarien lantaldearen ezaugarri nagusiak lanaren garapena bikain kudeatzea eta eskemak bezeroari egokitzea dira. Horregatik guztiagatik, gure bezeroak pozik daude gurekin, eta hori sari bat da guretzat.

GUALBI IKUSKARIAK lantaldeak DIRULAGUNTZEN IKUSKARITZA arloan dugun ezagutza eskaintzen die Arabako bezeroei dirulaguntzak ematea lor dezaten.

Arabako probintzian sektore ekonomikoaren ehuneko laurogeia baino gehiago zerbitzuen eta industriaren sektoreek osatzen dute. GUALBI IKUSKARIAK enpresak balioa erants diezaieke sektore horiei, era horietako enpresekin urteetan pilatu dugun eskarmentuak bermatzen duen moduan. Halaber, mota guztietako enpresekin lan egiteko eskarmentua eta prestakuntza dugu: startup-etatik hasita enpresa familiarretara, kirolaren arlokoetatik nekazaritzan aritzen direnetara.

GUALBI IKUSKARIAK lantaldean prestakuntza lehenesten dugu. Hori dela eta, kontuen ikuskaritzan aritzen diren gure profesionalak gradudunak eta masterdunak dira, ikuskaritza gaur egun oso jarduera garrantzitsua baita.

Durangoko bulegoak

Durangon, Zumalakarregi kalean, ditugun bulegoetan kontuen ikuskaritzako zerbitzua ematen dugu.