Derrigorrezko ikuskatzea

Noiz ikuskatu behar dut?

Mota guztietako enpresen egunerokoan, sozietate anonimoetatik hasita kooperatibetara, askotariko egoerak suerta daitezke: sozietate bateko akziodunak edo parte-hartzaileak ados ez egotea, entitate baten jabeek haren kudeatzailetzari informazioa eskatzea, partaidetzak saltzea, helbidea aldatzea, entitate bankario bati egindako mailegu-eskaera aurkeztea, etab.

Maiz enpresetako erantzuleek horrelako kontuei heltzen diete haien zalantzak argituko dituen erantzun argirik jaso gabe. GUALBI IKUSKARIAK argi utzi nahi du noiz derrigortzen duen legeak enpresa bat kontu-ikuskaritza egitera. Beharrezkoa da honako hiru baldintzetatik bi betetzea elkarren segidako bi ekitalditan:

*Aktiboa guztira: 2.850.000 €
*Negozio-zifra: 5.700.000 €
*Batezbesteko langile-kopurua: 50 pertsona

Elkarren segidako bi ekitalditan baldintza horietako bi betetzen badira, enpresa kontu-ikuskaritza egitera derrigortuta egongo da.

Durangoko bulegoak

Durangon, Zumalakarregi kalean, ditugun bulegoetan kontuen ikuskaritzako zerbitzua ematen dugu.