Kontuen ikuskariak Nafarroan

Ikuskaritza-zerbitzua Nafarroako profesionalentzat

KONTU-IKUSKARITZA zerbitzua eskaintzen dugu IRUÑEAn eta NAFARROAko erkidego osoan.

Gure lana arrakastaz gauzatzeko, KONTUEN IKUSKARITZAko eta KONTABILITATEko adituak ditugu gure artean. Halaber, eskarmentua dugu DIRULAGUNTZEN IKUSKARITZAn, eta hori oso lagungarria zaie gure bezeroei dirulaguntzak justifikatzeko kontuak ikuskatzerakoan.

GUALBI IKUSKARIAK osatzen dugunontzat garrantzitsuena bezeroak babestuko dugula jakitea da eta premisa horrekin lan egiten dugu egunero. Gure bezeroetara eta haien exijentzietara moldatzen jakin dugu, zeinak maiz elkarren ezberdinak diren. Langile gradudunak eta masterdunak ditugu, baita Ikuskarien Erregistro Ofizialean (ROAC) erroldatutako ikuskariak ere. Horrez gain, etengabeko prestakuntza jasotzen dugu ikastaroak eginez eta hitzaldietara joanez araudi-aldaketetara egokitzeko eta Ikuskaritzako Nazioarteko Arauekin egunean egoteko.

Alderdi informatikoari eta teknologikoari dagokionez, GUALBI IKUSKARIAK etengabeko prestakuntzan murgilduta gaude gure bezeroekin lan egiteko modu berriak topatzeko, beti ere haien prozesuetara hobe egokitzea xede izanik, hartara bezeroaren eta ikuskariaren artean elkarlan zuzena egon dadin eta haien arteko harremana eraginkorra izatea lor dezagun. Halaber, bezeroentzako postontzi bat dugu, dokumentazioa partekatzeko erabil dezakeguna. Ildo berean, gure bezeroekin harremanetan jartzea eta dokumentazioa partekatzea ahalbidetzen diguten tresnak ditugu. Edonola ere, beti prest gaude beharrezkoa denean gure bezeroengana joateko.

Gure lanarekiko zaletasuna izateaz gain, gure bezeroentzako eskuragarri gaude. Horri esker gure bezeroekin harreman ona dugu, bai babesa eta aholkuak emateko bai elkarrekin lortutako arrakastez gozatzeko.

Durangoko bulegoak

Durangon, Zumalakarregi kalean, ditugun bulegoetan kontuen ikuskaritzako zerbitzua ematen dugu.