Due diligence, enpresen balorazioa

Due Diligence

Sozietate baten Due Diligence txostenak harekin zerikusia duten alderdi guztiak jasotzen ditu: kontabilitateari buruzko informazioa, informazio juridikoa, haren negozio-ildoei buruz izan daitekeen informazio guztia, lehiakideekiko zein posizioan dagoen, aurreikuspenak, analisiak eta enpresaren balorazioa.
Enpresari buruz existitzen den informazio guztia aztertu eta biltzeko prozesua da.
Txosten hori salerosketa kasuetan eskatzen da. Erosleak eskatzen du eskaintza-zenbateko egoki bat ezartzeko lagungarri zaiolako eta erreferentzia gisa erabil dezakelako.

Enpresen balorazioa

Enpresen balorazioaren txostena enpresaren alderdi finantzarioetan eta kontabilitatearen esparruan ardazten da batez ere.

Alabaina, enpresak izan ditzakeen diru-sarreren eta gastuen aurreikuspenak ere kontuan ditu.