Kontu-kontsultoretza
Ikuskaritza-zerbitzuak Bizkaiko profesionalentzat
GUALBI IKUSKARIAK kontuen eta zergen esparruko profesionalez osatua dago. GUALBI IKUSKARIAK ekipoan Kontuen Ikuskarien Erregistro Ofizialen Erregistroan erroldatutako kontuen ikuskariak daude, baita Bizkaiko Abokatuen Elkargoko profesionalak, aholkularitzako eta planifikazio fiskaleko adituak eta Kontulari Adituen Erregistroko (REC) profesionalak ere.
Suertatutko kasuak ebazteko gure bezeroekin batera lan egiteak eman digun eskarmentuarekin GUALBI IKUSKARIAK kontu- eta zerga-kontsultoretza zerbitzua eskaintzen du.
Kontu-kontsultoretzaren arloan, askotariko bezeroak ditugu: kontu-berregituraketa behar dutenak, kontabilizatzean irizpideak aldatu behar dituztenak, eguneroko kontabilitate-prozesuan zalantzak dituztenak, urteko kontuak egitean kontsultak egiten dizkigutenak eta amortizatzeko posibilitateei eta aukerei buruzko kontsultak egiten dizkigutenak.
Gainera, kontabilitatea berrikusten dugu, bankuen dokumentazioa eta fakturen zerrendak barne, eta administrazio eta finantza departamentuetan barne-kontrola egiten dugu, lan egiteko modua aztertzen dugu kudeaketa ezin hobea izan dadin lortzeko. Ez hori bakarrik, fakturak, emate-agiriak, kontabilitateko idazpenak eta diruzaintzaren kudeaketa kontrolatzen dugu.
Durangoko bulegoak
Durangon, Zumalakarregi kalean, ditugun bulegoetan kontuen ikuskaritzako zerbitzua ematen dugu.