Dirulaguntza-ikuskaritza

GUALBI IKUSKARIAK aditua da DIRULAGUNTZEN IKUSKARITZAn. Haien enpresen urteko kontuak ikuskatzera derrigortuak ez egon arren, urtero-urtero guregana jotzen duten bezeroak ditugu, dirulaguntzak izapidetu ahal izateko beharrezkoa dute eta.

Dirulaguntzekin lotutako kontuak justifikatu ahal izateko berrikusteak gure esku uzten dituzte. Gainerako lanetan bezala, kasu honetan ere gure bezeroen premietara egokitzen gara eta kontuen ikuskaritza osoak duen lan-eskema aldatzen dugu.

Gure konpromisoak industriaren eta zerbitzuen arloko enpresak, nekazaritzaren sektoreko enpresak, elkarteak eta kooperatibak hartzen ditu.

Gure tresna informatikoei eta gure gogoari esker GUALBI IKUSKARIAK enpresak kokaleku ezberdinetako bezeroak izan ditzake. Hortaz, gure lantaldeak etengabeko prestakuntza jasotzen du gure bezeroen kasuan kasuko ingurunean dagoen araudian egunean egoteko.

DIRULAGUNTZAK JUSTIFIKATZEN DITUEN KONTUA BERRIKUSTEA

Oso litekeena da enpresa ororen jardunean, nolabaiteko maiztasunarekin, dirulaguntzaren bat eskatzeko erabakia hartzea.

Dirulaguntza teknologikoak, I+G+b dirulaguntzak, tokiko dirulaguntzak, estatalak edo europarrak izan daitezke, besteak beste.