Konkurtso-administrazioa
2013az geroztik konkurtso-administratzaileak gara
GUALBI IKUSKARIAK lantaldeak eskarmentu handia du arlo horretan, eta emaitza arrakastatsuak eskuratu izan ditu beti, hartzekodunen zein zordunen kasuan.
Gure lantaldean konkurtso-administratzaileak ditugu gure bezeroek haien jardun enpresarialean aurkezten dizkiguten egoerak konpontzeko.
Enpresa guztiek dituzte hazkunde- eta hedatze-garaiak eta gainbehera- eta krisi-garaiak. Une latzetan, gerta daiteke ezin aurre egitea hartu dituzten konpromisoei edo pasiboei. Enpresak zorrak ordaintzeko zailtasunak dituen une gogor horietan, esku hartzen du konkurtso-administratzaileak. Enpresak porrot egiten duenean eta ordainketak eteten direnean hartzekodunen konkurtsoa deritzon lege-prozedura abiatzen da.
GUALBI IKUSKARIAK enpresaren konkurtso-administratzaileen xedea, hasiera batean, enpresaren jarraikortasuna da. Ezinezkoa bada, alderdi guztien artean adostasun batera heltzen saiatzen gara egoera ezin hobea izan dadin enpresarentzat zein langile eta hartzekodunentzat.
Durangoko bulegoak
Durangon, Zumalakarregi kalean, ditugun bulegoetan kontuen ikuskaritzako zerbitzua ematen dugu.