Borondatezko ikuskatzea

Zergatik egin borondatezko ikuskatze bat?

Mota guztietako enpresen egunerokoan, sozietate anonimoetatik hasita kooperatibetara, askotariko egoerak suerta daitezke: sozietate bateko akziodunak edo parte-hartzaileak ados ez egotea, entitate baten jabeek haren kudeatzailetzari informazioa eskatzea, partaidetzak saltzea, helbidea aldatzea, entitate bankario bati egindako mailegu-eskaera aurkeztea, etab.

Kasu horietan guztietan ikuskariaren lanak eta ezagutzak balio erantsi handia dute, nahiz eta sozietateak haren kontuak ikuskatzera derrigortuta egoteko baldintzak ez bete.

Kasu horiei sozietateak Espainian zein nazioartean enpresa publikoekin edo bezero handiekin lan egin ahal izateko lehiaketetan parte hartu behar izatea gehitu behar zaie.

 

 

Durangoko bulegoak

Durangon, Zumalakarregi kalean, ditugun bulegoetan kontuen ikuskaritzako zerbitzua ematen dugu.