Txosten bereziak
Peritu-ikuskatzeak, egoera finantzario, ekonomiko eta judizialak berrikustea
PERITU-IKUSKATZEAK
GUALBI IKUSKARIAK peritu-txostenak prestatzen ditu ROACen erroldatutako kontu-ikuskarien, zerga-aholkularien, ekonomisten eta abokatuen laguntzarekin. Urteak daramatzagu PERITU-IKUSKARITZA txostenak egiten, beraz, eskarmentu handia dugu arlo horren garapenean. GUALBI IKUSKARIAK enpresan egiten ditugun PERITU-IKUSKARITZA txostenak sozio edo akziodunen arteko barne-akordioak lortzeko dira, baina baita prozedura judizialean txostena eranstea beharrezko duten auzietarako ere.
FINANTZA-EGOEREN BERRIKUSTE ANALITIKOA
Sozietateek maiz izan dezakete finantza-egoera bat –egoera-balantzea edo galera-irabazien kontua adibidez– ikuskatzeko premia. GUALBI IKUSKARIAK urteak daramatza finantza-egoera bakarra aztertzera mugatzen diren ikuskaritza-txostenak egiten bezeroek aurkez ditzaten finantza-entitateetan –maileguak edo kreditu-lerroak eskatzeko– edo erakunde publikoetan, adibidez Ogasunean edo Zerga Administrazioko Estatu Agentzian.
EKONOMIKOAK ETA JUDIZIALAK
GUALBI IKUSKARIAK enpresan gure bezeroek ekonomiaren eta zuzenbidearen arloko profesionalak topatuko dituzte. Urteak daramatzagu gure bezeroen premietara egokitzen diren hainbat motatako txostenak egiten.
Aditu independentea
GUALBI IKUSKARIAK osatzen dugunok prestakuntza eta eskarmentua dugu finantzen, kontabilitatearen, ekonomiaren, zergen eta zuzenbidearen arloetan. Txostenak egiten ditugu aditu independenteekin, bai beste ikuskari batzuentzat bai mota guztietako lanetarako.
Gure ezagutza eskaintzen dugu enpresen garapenean suerta daitekeen edozein egoerari aurre egiteko.
Durangoko bulegoak
Durangon, Zumalakarregi kalean, ditugun bulegoetan kontuen ikuskaritzako zerbitzua ematen dugu.